Argitalpen-data: 2016/11/15

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak 23 enplegu erregulazioko espediente tramitatu zuen urrian.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 23 enplegu-erregulazioko espediente tramitatu zuen urrian, aurreko hilean baino % 10 gehiago, baina 2015eko urrian baino % 60 gutxiago. Espediente horiek 219 langilerengan izan dute eragina: 85 langileren kontratuak aldi baterako eten dira, 132 langileren lanaldia murriztu da eta 2 langileren kontratua desegin da (kaleratze kolektiboak).

Tramitatu diren 23 espedienteak honela banatzen dira: 11 etenaldi-espediente, 85 langilerengan eragina izan zutenak (aurreko hilean baino % 30 gutxiago); 11 lanaldi-murrizketako espediente, 132 langilerengan eragina izan zutenak (aurreko hilean baino % 277 gehiago); eta desegite-espediente bat, 2 langileren kaleratze kolektiboa eragin zuena (aurreko hilean baino % 99 gutxiago).

Urrian, lehen sektorean enplegu-erregulazioko espediente 1 tramitatu zen,  industria-sektorean 9 eta zerbitzu-sektorean 13. Eraikuntzaren sektorean ez zen enplegu-erregulazioko espedienterik izan. Sektoreen arabera, urtean metatutako enplegu-erregulazioko espedienteen ehunekoa antzeko mailan mantendu zen: lehen sektorea (% 0,5), eraikuntza (% 14), industria (% 45,5) eta zerbitzuak (% 40).

Gaur egun lanaldia eteteko eta murrizteko 337 espediente dago indarrean eta 4.546 pertsonarengan dute eragina. Aurreko hiletan bezalaxe, Arabako Lautadan, Bilbo Handian eta Donostialdean du eraginik handiena.

OHARRA:

Enplegu-erregulazioko espedienteen estatistika osoa kontsulta daiteke Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren web-orrian:

http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-conttrl/eu/contenidos/informacion/estadisticastrabjo/eu_esttraba/estadisticastrabajo.html