Argitalpen-data: 2016/11/02

BILBO: 2016KO ENPLEGU PLANEAN 516 LAGUN, GEHIENBAT EMAKUMEAK

Lanbide.

Eusko Jaurlaritzak 5.707.606 euro inbertituko ditu Udalak bultzatutako plan horretan 

Hiriko 28.014 langabeetako edonork lor dezake aurreikusitako 516 lanpostuetako bat. Ez dago inongo eskabiderik bete beharrik Bilboko 2016ko Enplegu Planean parte hartu ahal izateko. Betekizun hauek hartuko dira aintzat, besteak beste: Bilboko bizilaguna izatea, lanik gabe egotea eta Lanbiden izena emanda egotea lanpostu baten eskatzaile gisa.

Euskal Enplegu Zerbitzuak lehenengo hautaketa egingo du, eskaintzen diren lanpostuak kontuan hartuta, ezarritako irizpideak eta ezaugarriak betetzen dituztenen artetik. Bilbao Ekintza udal-enpresak eta ekimen horretan laguntzen duten erakundeek azken hautaketa egingo dute elkarrizketa pertsonalen bitartez. Prozesu irekia eta gardena bermatuko da.

Erakunde publikoen eta pribatuen arteko lankidetza-prozesu baten emaitza da ekimen hori. Hirian diharduten erakunde, elkarte eta eragile sozial eta ekonomikoen babesa eta adostasuna jaso du.

Hura abian jartzen aritu dira irabazi-asmorik gabeko erakunde, gizarteratze-enpresa eta enplegu-zentro berezi batzuk, esate baterako Gaztaroa Sartu, Sokaire, Agiantza elkartea, Zubietxe, Claret Sozial Fondoa fundazioa, Izangai elkartea, Aurrerantz eta Zaintzalan elkartea. Gainera, enpresa pribatuen kontratazioa gehitu behar da.

Horien guztien inplikazioak balio erantsi garrantzitsua du; izan ere, ekimenaren azken edizioan, enpresa pribatuen % 92, Bilboko Udalak egindako gogobetetze-inkestan parte hartu zutenak, prest agertu ziren proiektu horren gerizpean kontratatutako pertsonek betetzen zituzten lanpostuei eusteko, Bilboko alkateak jakinarazi zuenez. 

Honako hauek izango dira kontratuak:

● Eraikinak birgaitzea: 120 pertsonak parte hartuko dute Udalaren higiezinak eta eraikinak hobetu eta eraberritzeko eta ekipamenduak lehengoratzeko lanetan. HAPOan ere parte hartuko dute.

● Ostalaritza eta merkataritza. Zortzi pertsonak etxepeetako ostalaritzarako lokalei buruzko azterlana eta baimenen kudeaketa dokumentala eguneratzeari buruzko txostena egingo dituzte.

● Baso lanetako taldeak. 21 pertsonak atsedenguneetako altzariak egokituko dituzte, landaketak egingo dituzte eta bide-ertzetako belar-sastrakak kenduko dituzte.

● Genero-ikuspegia. 11 profesional, emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko prebentzioari eta sentsibilizazioari ekiteko. Beste bi pertsona, Udal Bandaren agiritegia garatzeko.