Argitalpen-data: 2016/12/14

366.000 EURO ALTERNANTZIAREN BIDEZKO PRESTAKUNTZARAKO (GOBERNU BILERA 2016-12-13)

Eusko Jaurlaritza

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2016-2017ko ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan eta udal titularitateko ikastetxe publikoetan alternantziako prestakuntza-proiektuak aurrera eramateko diru-laguntzak deitzen dituen agindua.

Alternantziako prestakuntza-proiektuak, Lanbide Heziketako titulu bat lortzera bideratuak, diruz, 366.000 euroko zenbateko globalean, laguntzea du agindu honek helburu, 2016-2017ko ikasturtean aurrera eramango den ikaskuntza-prozesu baten bidez.

Ikastetxean bertan eta lantokian egiten diote prestakuntzari aurre alternantziako prestakuntza-proiektuek eta gaitasun profesional, pertsonal eta sozialak hobetzea dute helburu, hasierako Lanbide Heziketaren titulu bat ikasketak eta enpresan ordaindutako lan-jarduera bat batera eginez lortzeko. Heziketa-zikloak egiten dituzten pertsonen prestakuntzari eta pertsona horiek enpresen produkzio-sistemara sartzeari eman nahi zaie laguntza, pertsonen ikaskuntza integralaren eredu bat garatuz.