Argitalpen-data: 2016/11/03

2.935 langabe gutxiago azken urteotako urririk onenean

Irekia

Urrian 2.935 langabe gutxiago erregistratu ziren Lanbideren bulegoetan (- % 2,07), eta Gizarte Segurantzan 15.882 afiliazio berri daude. 2015eko urriarekin alderatuz gero, 2016ko urrian 13.418 langabe gutxiago daude Euskadin, % 8,68 gutxiago, hain zuzen ere.

Une hauetan 141.181 pertsona daude Euskadin lanik gabe, 2015eko urrian baino 13.418 gutxiago, eta langabezia-tasa, beraz, % 13,29koa da, aurreko hilabetekoa baino 0,5 txikiagoa.  

Langabeziak adin-tarte guztietan egin du behera, 25 urtetik beherakoetan izan ezik. Hala ere, langabezian luzatzeko arrisku handiena duen giza taldean, hau da, 45 urtetik gorakoen taldean, izandako jaitsiera nabarmendu behar da.   Gaur egun, langabeen % 47,3k 45 urtetik gora dituzte, % 46,36k 25 urtetik 44 urtera bitartean, eta gainerako % 6,3k 25 urte baino gutxiago.

Langabeziak gehiago egin du behera emakumeen artean (% 2,32) gizonezkoen artean, baino (% 1,75). Urte aldi osoan, gizonen langabeziak % 10,9 egin du behera eta emakumeenak % 6,8.

Kopuru erlatiboetan, Araban gainerako lurraldeetan baino gehiago egin du behera langabeziak, eta irailean baino % 3,23 langabe gutxiago daude.  Bestalde, Bizkaian 1.285 pertsonak utzi dute langabezia (- % 1,57), eta Gipuzkoan, berriz, aurreko hilean baino 893 pertsona gutxiago daude lanik gabe (- % 2,27). Langabezia-tasak % 9,88 egin du behera Araban azkeneko urtean, % 9,79 Gipuzkoan, eta urte barruko beheraldirik neurtuena Bizkaian izan da, % 7,78koa, alegia.  

Langabeen beheraldirik handiena zerbitzuen sektorean izan da (- % 70,3), eta sektore horretan 2.063 langabe gutxiago daude; ondoren industrian (- % 16,5), 483 langabe gutxiago; jarraian eraikuntzan (- % 1,27) eta, azkenik, aurretik lan-esperientziarik ez dutenen artean (- % 5).

Urrian EAEn 90.670 kontratu egin dira, eta horietatik 6.229 (% 6,86) mugagabeak izan dira. Aurten 766.464 kontratu egin dira guztira, aurreko urteko hilabete berean eginda zeudenak baino % 6,7 gehiago.

Afiliazioa

Gizarte Segurantzan 920.425 afiliatu daude guztira une hauetan, eta hilabeteko gehikuntza, beraz, 15.882 afiliatukoa izan da, irailean baino % 1,75 gehiago.

2015eko urritik 19.803 afiliatu berri daude Gizarte Segurantzan, % 2,2 gehiago, alegia. Orain arteko urteko afiliatu berrien kopurua 12.461 pertsonakoa da, eta igoera % 1,37koa.