Argitalpen-data: 2015/11/04

Lanbidek Europako SIMOVET proiektuan parte hartzen du

Lanbide.

SIMOVET proiektua existitzen diren informazio-sistema adimendunak hobetzeko xedearekin jaio da, lanbide-heziketa hobeto egoki dakion lan-merkatuari.

Lanbide SIMOVET proiektuko bost kideetako bat da. Proiektu hau aktore ezberdinen lankidetza-jardueretan datza, metodologia berritzaileen trukearen eta abiaraztearen bitartez lan-merkatuaren beharrizan berrien inguruko ezagutza hobetzeko.

ERASMUS+ programak finantzatutako proiektua da SIMOVET, «Aliantza estrategikoak – Berrikuntzarako eta praktika onetarako lankidetza» lerroaren barruan. Proiektuan zehar, praktika onen truke eraginkorra ezarri da Erresuma Batuko, Txekiar Errepublikako, Alemaniako eta Euskadiko hainbat lurralderen artean. Ondokoa dute helburu:

  • Lan-merkatuari buruz eskura dagoen informazioa hobetzea ahalbidetuko duten ekintza pilotuak garatzea.
  • Enplegu-politikan eta lanbide-heziketaren politikan erabakiak hartzera bideratutako informazio garrantzitsua ematea.
  • Era berean, gizarte-agente interesdunei eta herritarrei informazio hau era eraginkorrean komunikatzea.

Proiektua 2014aren amaieran abiarazi zen eta, une honetan, Europa mailan burututako eta proiektuaren lehenengo zatian hautemandako praktika on batzuk inplementatzeko fasean dago.

Aldizka, kideak bildu egiten dira esperientziak partekatzeko eta batzuk besteengandik ikasteko. Proiektuaren kideak honakoak dira: Exeterreko Unibertsitatea, NFV – Txekiako heziketa-funtsa, Frankfurteko Unibertsitatea, Lanbide eta Prospektiker.

Informazio gehiago