Argitalpen-data: 2015/11/13

Lanbidek berriro parte hartuko du Bidasoako enplegu astean

Lanbide.

Datorren asteartean, azaroak 17, Bidasoako Enplegu Astearen edizio berria inauguratuko dute, FICOBA azoka-barrutian.

Bidasoa Bizirik Garapen Agentziak antolatzen du ekitaldi hori, enplegu-eskaintza eta -eskaria harremanetan jartzeko antolatu ere. Horiek horrela, hala enplegu bila dabiltzanei nola langile bila dabiltzan enpresei zuzentzen zaie.

Lanbidek, Enpleguaren Euskal zerbitzuak, stand bat izango du eta, bertan, interesdun guztiei informazioa eskainiko die. Standean EURES zerbitzuari buruzko informazioa eskaintzeko gune espezifiko bat egongo da.

PROGRAMA

  • Hautapen-elkarrizketak

    Beren hautagaitzak webgunearen bidez bidali dituzten eta aurrez hautatu diren pertsonentzat izango dira.

  • Publikoari zabaldutako standak

    Lanbide, Pôle emploi, Gazteen Informazio Bulegoak, aldi baterako lan-enpresak eta enplegua eskaintzen duten bestelako erakundeak zein enpresak izango dira.

  • Enpleguaren guneak
    • 09:30-11:00 Egin lan Frantzian eta Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan. LANBIDE-EURES eta PÔLE EMPLOI.
    • 11:30-12:30 ADEGILAN ADEGI enpleguaren atariaren aurkezpena
    • 09:30-10:30 Gizarte-erantzukizun lehiakorrari buruzko konferentzia enpresentzat. Sylvia Gay
  • Lan bila ari diren pertsonen lekukotasunen bideoa