Argitalpen-data: 2015/12/17

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzaile izaera lortzeko eskaera luzapena, bitartekaritza-zerbitzua emateko

Lanbide.

Amaitzear denez Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bitartekaritza-zerbitzuetako erakunde lankide gisa jarduteko emandako baimenaren indarraldia, eta erakundeen eta Lanbideren arteko harreman-proposamen berria osatu bitartean, izapidetze prozesuan dagoena, atxikita daukazue 2015eko urtarrilaren 23ko ebazpenaren 7. artikuluan zehaztutako luzapenaren eskabide-eredua, luzapena lortzeko prozedura finkatzen duena.

Eskaera egiteko asmoz bazarete, aurkeztu ezazue eskabidea Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz) eta Lanbideren eskualde-mailako enplegu-bulegoetan, gutxienez hasierako urtebeteko indarraldiaren amaiera-data baino hilabete lehenago.