Argitalpen-data: 2015/11/19

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak 57EEE izapidetu zituen urrian

Departamento de Empleo y Políticas Sociales.

Urrian, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu-erregulazioko 57 espediente izapidetu zituen; hau da, martxoan baino % 39 gutxiago eta iazko urrian baino % 35 gutxiago. Espedienteek 616 langileri eragin zioten: 450i kontratu-etete gisa, 162ri lanaldi-murrizketa moduan, eta 39ri kontratuaren hutsaltze edo amaieragatik.

Azken hileko EEEak zenbatuta, 583 izapidetu zituen guztira Sailak 2015ean; horietatik, 324 etendura-kontratuak izan ziren, 219 lanaldia murriztekoak, eta 40 kontratua amaitzekoak. Espedienteok 6.712 pertsonari eragin diete, gehienei aldi baterako etendura-kontratu gisa. Hain zuzen, 4.715 langile dira egoera horretan.

Urriko 26 etendura-espedienteek 415 langileri eragin zioten; lanaldia murrizteko 28ek, berriz, 162 langileri, eta hiru amaiera-espedienteek 39ri. Hil honetan ez da izapidetu erregulazio-espedienterik lehen sektorean, eta beste ekoizpen-sektoreetan aurreko hilen antzeko kopuruetan mantendu dira: Eraikuntza (% 15), Industria (% 40) eta Zerbitzuak (% 44).

Azkenik, gaur egun 524 etendura- eta murrizketa-espediente daude indarrean guztira, eta 5.512 langile daude horien eraginpean. Aurreko hiletan bezala, Arabako Lautadak, Bilbo Handiak eta Donostialdeak dute kokagune txarrena alderdi horretan.