Argitalpen-data: 2015/12/30

Ebazpen honen bidez, 2016. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia egin eta diru-laguntza horiek arautzen dira, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko

Lanbide.

Gaur egun, zeinahi enpresak jar ditzake abian emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna diagnostikatzeko prozesua eta berdintasunerako plan bat prestatzekoa. Horretarako, enpresei eta erakundeei zuzendutako diru-laguntza deialdia zabaltzen dugu urtero, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruko diagnostikoa eta berdintasun plana prestatzen lagunduko dien aholkularitza-enpresa homologatua kontrata dezaten.

Deialdiaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

    • Zuzenean edo zeharka konplitzen dituzten enpresa eta erakunde pribatuek eska ditzakete laguntzak.
    • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egotea.
    • Gutxienez 10 langile eta gehienez 250 izatea
    • 105/2004 Dekretuaren itzalpean, aholkularitza-enpresa homologatu baten laguntza teknikoa kontratatuta edukitzea edo kontratatzeko konpromisoa hartzea.