Argitalpen-data: 2014/12/02

Industriaren dinamismo handiagoak kontratazioa eragin du azaroan

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak .

Azaroan Euskadiko lan-merkatuan izandako jarduera handiagoak, industriaren sektorean batez ere, langabezia % 1,23 txikitu du Normalean azaroan ez da enpleguarik sortzen, baina Gizarte Segurantzaren afiliazio datuek azken hiletako leheneratze prozesua indartu dute.

Industriaren sektoreko langabezia % 3 inguru txikitu da, eta horrek eragin du Euskadiko enplegu-sorrera handiena. Industriaren dinamismoak Euskadiko langabezia % 1,23 txikitzen lagundu du, eta % 15,6an geratu da (hau da, 168.729 langabe dago). Zifra bereziki nabarmena da industriako kontratuen kalitatea beste sektore batzuetakoak baino handiagoa delako.

Gainera, Gizarte Segurtasunaren afiliazioa handitu egin da, 933 pertsona gehiago. Beraz, 2007tik azaroan izandako zifra onena da. Hala, batez besteko afiliazioa 884.290 pertsonakoa da (EAEn % 0,11 hazi zen, eta Estatuaren gainerakoan, % 0,03).

Azken hilean, Araban izan da langabeziaren bilakaera onena, % 1,9 jaitsi baita. Bestalde, Bizkaian eta Gipuzkoan antzera txikitu dira: % 1,1 eta % 1,0, hurrenez hurren. Eskualdeka, Gasteizen (-453), Ezkerraldean (-346), Bilbon (-314) eta Donostian (-149) txikitu da gehien, termino absolutuetan. Langabe kopurua Arabako Errioxan (+27), Donostia Mendebaldean (+13) eta Goierrin (+6) soilik handitu da.

Lana aurkitu duten gizon langabeak (-1.207) eta emakumeak baino gehiago izan dira (-886). Gaur egun, Lanbiden erregistratutako langabeen % 52,29 emakumeak dira. Langabezia adin-tarte guztietan ematen da, baina nabarmenagoa da 35 eta 44 urte artekoen tartean.

% 2,95 txikitu den industriaren sektorearekin batera, eraikuntzarenak (-% 1,44) eta zerbitzuenak (-% 1,10) ere lagundu dute Euskadiko lan-merkatua hobetzen. Aitzitik, lehen sektoreko langabezia % 1,20 handitu da.

Azaroan, kontratazio kopurua 62.269 izan da EAEn; horietatik % 7,31 kontratu mugagabeak izan dira. 2014an metatutako kontratu kopurua 696.280 da, iaz hil berean baino % 11,81 gehiago.

Afiliazioa

Gizarte Segurantzan 884.290 afiliatu zeuden batez beste, aurreko hilean baino 933 gehiago. Bizkaian izan zen hileko bilakaera onena, % 0,37 handitu baitzen. Bestalde, Gipuzkoan % 0,15 handitu zen eta Araban % 0,8 txikitu zen.