Argitalpen-data: 2014/11/17

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 88 EEE izapidetu ditu urrian

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

Urrian, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegua erregulatzeko 88 espediente izapidetu ditu; hau da, irailean baino % 69 gehiago eta iazko hil berean baino % 44 gutxiago. Urriko 88 espedienteetatik 60 lehenagoko baten jarraipena izan ziren eta 1.152 langileri eragin zieten.

Urrian, etendura-espedienteak 51 izan dira, lanaldia murriztekoak 35 eta azkentzeko espedienteak 2. Etendura-espedienteek 1.234 langileri eragin zieten, iazko hil berean baino % 14 gehiagori; lan-jardunaldia murriztekoek 204 langileri (-% 49); eta iraungitze-espedienteek 36ri (-% 60).

Sektoreka, lehen sektorean ez zen EEErik egon, eta gainerakoetan aurreko hiletako maila berei eutsi zien. Egun, 11.160 langileri eragiten dieten 1.002 espediente daude indarrean; espediente horietatik 787 (% 78) aurreko baten jarraipena dira.

Hauexek dira gehien kaltetutako eskualdeak: Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.

OHARRA:

Enplegu Erregulazioko Espedienteen (EEE) estatistika osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke.