Argitalpen-data: 2014/12/05

Akatsak zuzentzeko errekerimendua

Lanbide.

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 23ko EBAZPENAk,  Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekiko lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko laguntzen deialdia argitaratzen duenak, 7.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aurkeztutako eskabideak aztertu ditugu, eta egiaztatu dugu haietako batzuk ez daudela erabat beteta, edo eskabideari erantsi beharreko nahitaezko dokumentazioa ez dutela aurkeztu.     

Eskabideak egoki izapidetzeko, erakunde horiek akatsak zuzendu beharko dituzte eta/edo nahitaezko dokumentazioa erantsi beharko dute.

Aipatutako arauak ezarritakoari jarraituz, hamar egun balioduneko epea emango zaie akatsak zuzentzeko edo dokumentuak eransteko, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuko web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Epe horretan akatsak zuzentzen ez badira edo eskatutako dokumentuak eransten ez badira, eskaeran atzera egin dela ulertuko da, eta hala adieraziko da, ebazpen bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zenak, 71.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.  

Informazio gehiago